Ordenagailu bidezko estimulazio kognitiboa.
oroimen, servicios psicologicos, zerbitzu, psikologikoak, donostia, san sebastian, guipuzkoa, gipuzkoa, tecnicas, estudio, memoria, entrenamiento, cognitivo, curso, taller, smartbrain, asesoria, asesoramiento, psicologico, psicologia, ikasteko, teknikak, aholkularitza, psikologikoa, oroimenen, entrenamenduaSmartBrain hainbat alderdiren estimulazio kognitiboa lantzeko ordenagailu-programa da, elkarreragilea eta multimedia. Programa hau zahartzeak, buru-jarduera urriagoa izateak edo neurodegeneraziozko egoerek eragindako oroimen nahiz buru-gaitasunen galerei aurre hartu edo hauek tratatu nahi dituzten pertsonentzat da. Degenerazio-prozesuren bat duten pertsonen tratamendua osatzeko sistema eraginkorra da.
SmartBrain programak jarduera elkarreragile asko egiteko aukera eskaintzen du eta horien bitartez oroimena, hizkuntza, arreta, orientazioa, ezagutza, etab. landuko ditugu; horretarako 80 jarduera izango ditugu eta bakoitzak 15 zailtasun maila ditu.
SmartBrain programa erabiltzeko hainbat aukera eskaintzen dugu:
· Banakako estimulazioa.
Estimulazio kognitiboaren prozesu osoa burutu eta gainbegiratzen dugu bezeroaren etxean.
· Taldekako estimulazioa.
Elkarte eta erakundeei (eguneko zentroak, elkarteak, egoitzak, gizarte-ongizateko departamentuak, etab.) zuzendua; hainbat erabiltzaileren estimulazio kognitiboaren programak batera burutu eta gainbegiratzen ditugu.
· SmartBrain programaren erabiltzaileak tutoreak prestatu eta ikuskatzea.
SmartBrain programa erabiltzeko ondo trebatu nahi duten pertsonei zuzendua; honela euren beharrei, familiartekoenei edo eguneko zentroetan, etab. euren jarduera profesionaletik sortutako arazoei erantzun egokia emateko.
Informazio gehiago jasotzeko, estimulazio kognitiboaren zerbitzu hauek doan erakusteko eskatzeko, etab. jar zaitez harremanetan Oroimen Zerbitzu Psikologikoekin ondorengo telefonora deituta:
680 134 750
edo helbide elektroniko honen bidez: