Oroimena trebatzeko tailerrak.

Oroimena Trebatzeko Tailleren - Txostena  2007

Zumaiako Oroimena Trebatzeko Taileren Argazkiak  

Urnietako Oroimena Trebatzeko Taileren Argazkiak  

Oroimena trebatzeko tailer hauek adinak ez beste ezerk eragindako buru-narriadura duten 65 urtetik gorako pertsonentzat dira. Era berean aurre hartzeko edota baliabideak optimizatzeko tailerrak egin daitezke edozein adinetako pertsonekin (galdetu honi buruz).

12-16 lagun inguruk osatutako lan-taldeen helburu orokorrak ondorengoak dira: bizitza-kalitatea hobetzea, gaitasun funtzionalari eustea, eta oroimen-arazoek eragindako kexak dituzten 65 urtetik gorakoen autonomia eta independentzia lortzea. 
Helburu berezi gisa oroimenaren arloan egon daitezkeen hutsuneak betetzeko beharrezkoak diren oroimen-trebetasunak landu nahi dira; era berean beste jokaera ohitura batzuk landu eta eguneroko bizitzan txertatuko dira ohiko oroimen kexak leuntzeko: gauzak ahaztea, izenak ahaztea, oharrak gogoratzeko zailtasunak, etab. Aipagarria da tailer hauek prebentzioan duten garrantzia

Hauek dira tailer hauetan bultzatzen diren prozesuak: arreta, kontzentrazioa, pertzepzioa, hizkuntza, antolamendu logikoa, etab. Horretarako honelako estrategia bereziak erabiltzen dira: irudikatzea, erlazionatzea, antolatzea/kategorietan sailkatzea, lanketa semantikoa, etab. Hau guztia taldekako jardueren bidez egiten da partaidetza bultzatzen den giro atseginean.

 

oroimen, servicios psicologicos, zerbitzu, psikologikoak, donostia, san sebastian, guipuzkoa, gipuzkoa, tecnicas, estudio, memoria, entrenamiento, cognitivo, curso, taller, smartbrain, asesoria, asesoramiento, psicologico, psicologia, ikasteko, teknikak, aholkularitza, psikologikoa, oroimenen, entrenamendua