SARE-LAN programa doan jaitsi arreta eta kontzentrazioa neurtu eta hobetzeko. 

Ikasten ikas ezazu / Ikasteko teknikak.  

 

Ikasteko teknikek ikasteko garaian nahiz proba eta azterketak egiteko garaian etekin hobea ateratzen laguntzen digute.

Teknika hauek gutxien gustatzen zaizkigun irakasgaiei aurre egiteko lagungarri izango zaizkigu eta gainera gustatzen zaizkigun gaiekin gozatzen lagunduko digute.

   

Nola egingo dugu?

Astean behin egingo dugu, ordu eta erdiz talde txiki eta entretenitu batean,; honela, arreta norberari egokitutakoa izango da eta ikasle bakoitzaren beharrak hobeto ikusiko dira; beraz, denbora ahal den ondoen aprobetxatuko dugu.

Beharrezkoa izanez gero, hasieran ikasleekin banaka egingo da lan, bakoitzari behar duen arreta guztia eskaini ahal izateko.

 

Zer ikasiko dut?

Ikasteko teknika guztiak ondo ikasi eta praktikatuko ditugu. Hona hemen:

 

· Nola hartu apunteak.

· Nola egin laburpen eta eskemak.

· Nola azpimarratu.

· Koadro sinoptikoak egin.

· Fitxak erabili eta birpasatzeko estrategiak.

· Etab.

 

Baina gure baliabide pertsonal hauek hobetzen ere denbora luzean arituko gara:

 

· Arreta. Arreta lantzeko ariketa bat proba ezazu.

· Kontzentrazioa.

                · Oroimena.

 

Ez dugu ahaztu behar ikaslearen etsairik txarrena: azterketen aurrean sortzen diren nerbioak. Horiei aurre egiteko arnastu eta lasaitzeko teknikak ikasiko ditugu, azterketa egiteko garaian antsietatea uxatzen lagunduko digutenak.

  

Ze onura izango ditut?

Hasteko, ikasketetara bideratutako lan ohitura positiboa txertatuko dugu geure bizitzan.

Gainera, eta hau oso garrantzitsua da, ikasteko hainbat teknika ikasi eta norberaren baliabideak indartu bitartean ikasteko denbora hobeto aprobetxatu eta azterketa edota ebaluazioetan errendimendu globala areagotuko dugu, Hauen bidez zera lortuko dugu: nota hobeak ateratzea, motibazio handiagoa izatea eta ikasleak eguneroko lanak egiteko garaian segurtasun handiagoa sentitzea.

 

 

 

Zeinek eman dezake izena “ikasten ikasteko”?

Ikasten ari den eta ikasten pasatzen duen denboraren nahiz azterketa/ebaluazioen errendimendua hobetu nahi duen edozein adinetako edozein pertsonak eman dezake izena. Lehen Hezkuntzako azken ikasturteetatik hasi eta unibertsitate mailako ikasturteetara bitarte (Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitatean dabiltzanak barne), edozein ikaslek aprobetxa ditzake ikasteko teknikak erabiltzeak eta norberaren baliabideak optimizatzeak (arreta, kontzentrazioa, antsietatea kontrolatzea, etab.) dakartzan onurak.

 

Informazio zehatzagoa jasotzeko edota izena emateko deitu telefono honetara:

 680 134 750

edo helbide elektroniko honen bidez:

oroimen, servicios psicologicos, zerbitzu, psikologikoak, donostia, san sebastian, guipuzkoa, 

 gipuzkoa, tecnicas, estudio, memoria, entrenamiento, cognitivo, curso, taller, smartbrain,

 asesoria, asesoramiento, psicologico, psicologia, ikasteko, teknikak, aholkularitza, psikologikoa, oroimenen, entrenamendua