Aholkularitza psikologikoa.

 

Zer da aholkularitza psikologikoa?

Aholkularitza psikologikoa psikologia arloko profesional batek edozein pertsonari eskaintzen dion laguntza da, eguneroko bizitzako edozein arlotan dituen arazoak konpontzeko: gizarte mailan, lan munduan, giza harremanetan (lagunak, adiskideak, bikotea, etab.), ikasketetan, etab. 

Erabaki bat hartu, errealitateari aurre egin (banaketak, aldaketak, etab.), ohituraren bat aldatu, nortasunaren alderdiren bat indartu, zalantzak argitu, zailtasunei irtenbidea aurkitu... beharra duen edonork aurki dezake laguntza aholkularitza psikologikoaren bitartez.

Teknika honen bidez arazo psikologikoei aurre hartu nahi diegu; era berean gure bizitza ongizatera, buru-osasunera eta nork bere buruaren alde positibo eta negatiboak ezagutzera bideratuko dugu.

Laburbilduz, aholkularitza psikologikoak orientabidea eta aholku profesionalak eskaintzen ditu, geure kabuz konpondu edo aurre egin ezin diegun egoerei erantzuteko. Dena den, inola ere ez da terapia psikologikoaren ordezkoa; beraz, aholkularitza prozesua beti burutu ezingo denez, honelakoetan terapia modu egokiena aholkatuko da.

 

  680 134 750

oroimen, servicios psicologicos, zerbitzu, psikologikoak, donostia, san sebastian, guipuzkoa, 

 gipuzkoa, tecnicas, estudio, memoria, entrenamiento, cognitivo, curso, taller, smartbrain,

 asesoria, asesoramiento, psicologico, psicologia, ikasteko, teknikak, aholkularitza, psikologikoa, oroimenen, entrenamendua